Onintza Enbeita
BIRA

Bidean

2019ko azaroaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gure herria berezia da. Gure herria Muxika barik, Euskal Herri osoa da berezia: onerako eta txarrerako. Gure herriak urteak daramatza askatasun bidean. Gure hizkuntza luzaro ari da ofiziala izateko bidean. Gu geu, jaio ginenetik ari gara genero sistema botatzeko bidean. Gu hezi nahi izan gintuen hezkuntza sistemak jarraitzen du orain ere Madrildik eta Paristik guztiz deslotzeko bidean. Hemengook bidean gaude beti, zerbaitetarako bidean beti, erne beti. Iritsiko garenean aurkituko dugunak frustratu egingo gaituela iruditzen zait askotan. Egunero nonbaitera iritsi nahiak gatzgabetu egin dezake helmuga.

Geure buruari ganorazko erantzun bat eman bitartean bidean jarraitzen dut neuk ere. Eta bidea gogorra da. Gaur, esate baterako, Lugorako bidean noa, eta, aldi berean, Durangoko bidean egon nahi nuke. Durangon askatasunerako bidea eraikitzen ari dira, eta Lugotik Euskal Herrira ere, askatasun bidea egingo dugu noizbait. Bide batean jartzeak bestetik urrundu nau gaur, eta, aldi berean, bide biak urratzea da inportantea.

Helmugara iristeak, ordea, libratu egingo gaitu. Ez bagara guztiz libre egiten ere, helmugaklibratuko gaitu bidetik, eta Durangoren kasuan ez bezala, Lugorako bidaiaren kasuan, opari ederra izango da bideaz libratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.