Onintza Enbeita
BIRA

Buruz behera

2019ko ekainaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zure umea transexuala bada, edo sistema binarioa nola edo hala apurtzen badu, ez du ia inork babestuko. Administrazioak ez ditu irakasleak lagunduko, batek daki beste umeek ze erreakzio izango duten, tratamendu psikologikorik behar badu zeuk ordaindu beharko diozu eta abar. Eta berdin du zure umea sistema binarioan kabitzen bada ere: nesken moduan negar egiten badu gaizki pasatuko du, mutilen moduan ematen badio baloiari ez dute onartuko. Bizi izan dituzuen adibide guztiek balio dute kasurako. Inork ez du epaitegira eramango zuen umeari bizitza izorratu nahi izan dion inor: umeen gauzak umeek konpondu behar dituzte.

Ostera, ez zaitez saiatu sistema triste honek baztertzen dituen bizitzak erdigunera ekartzen. Ez zaitez saiatu bizitzeko, sentitzeko, hunkitzeko eta gozatzeko aukera guztiak umetatik naturalizatzen. Ze orduan etorriko zaizu munduaren zati bat jende zoriontsuarekin konpartitzea merezi ez duen jendea, eta epaitegira eramango zaituzte. Eta han joango zara zu epaileari esplikatzera inor ez baztertzearen alde ari zarela lanean. Benetan? Hori azaldu egin behar da?

Norbaitek esplikatu beharko die Skolae salatu dutenei mundua ez dagoela iraulita, eurak direla buruz behera bizi diren bakarrak; eta nahikoa dela, nahikoa dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.