Bira

Burzoroa

Itxaro Borda
2011ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Baleak erotzen dabiltza. Zelanda Berriko uharte batean, itsasoak aurtiki ehun eta zazpi mamifero erraldoi aurkitu zituzten ibiltariek hondartzan. Haietariko asko hilak. Eutanasiatu izan behar ziren zenbait ezin zirelako uretara berriz bultzatu, ihausteria zetorrelako. Pazifikoan zeharreko migrazio-bidaia Steward Islandeko ondarre likitsean bukatu zitzaien.

Jakintsuek ez dakite, aitortzen dutenez, sarraski ekologikoa zergatik gertatu zen. Baleek ibiltzeko erabiltzen duten sonar biologikoak ez luke funtzionatu edo kide eritu bati jarraitu liokete itsuki. Nehork ez du aipatzen itsaso sakonak zein heinetaraino uhertzen dituzten kutsadurek, ontzietarik askatu oligo zikinek eta gehiegizko arrantza industrial erasokorrek. Heren mundukoei eransten zaien zakartegia bilakatua da alaina itsasoa –gure ama.

Jendeak kasu gutxi egiten du. Ingurune irreal batean dihardu. Egurraldia eta tenperaturak berdin zaizkio. Ez naiz noski beroketaren ondorioerrealak jada garrazki pairatu ditzaketeneskualdeetaz ari, hala nola Tuvalu eta Sahara beherea. Besteak beste. Abereak gu baino beratzagoak dira: kuruleak nora ez doaz, urtxoak ez ohizko bideetarik eta ardiek erori mina dute.

Etzi, gure aldi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.