BIRA

Carla B.

Itxaro Borda
2010eko irailaren 24a
00:00
Entzun
Sarkozy eta Fillon aburu-ikerketetan maldan are beherago doazen unean, liburu bat plazaratzen da Carla Bruni panpina ohiaren bizitza kalamitatsua jorratuz. Besma Lahouriren lumapetik. 2006an jadanik Zinedine Zidanen itzalak arakatu zituen eta orain ereharria botatzen du, eskua gorde gabe gainera.

Carla Bruni Firenzetik berpizkunde garaian Mazarini kardinalararen maletetan etorri Catherine de Medicis ospetsuaren antzera ari da: astekariak eta people prentsako titulu ezberdinak hezten ditu, egunkariak sur écoute ezarrarazten eta postu ohoratsuetan hurbileko adiskideak plazatzen ditu, dolu gabe, hala nola bere semearen gozaita. Rachida Datik intrigante bat baizik ez dela jakitera ematen du eta badaki zertaz mintzo den.

Rachida Datik hain zuzen Besma Lahouriri istorio polita kontatu zion: 2008an Carlak Eliseoko apartamendu pribatuak bisitarazten zizkiola lo gelaren aitzinetik pasatzean gaiztoki erran zion: «Nahiko zenuen zuk bertan etzan, ezta?». Geltokietan irakurtzeko nobela kaskarretik atera perpausa dirudi.

Iraneko Kayhan kazeta eskuindarrak gogorki iraindu zuen Carla Bruni.Ahmadinejad presidentak mollah uzkurren idatziakgaitzesti zituen berehala.

Mahmoud bederen alde dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.