'Cold case II'

Itxaro Borda
2010eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
1976ko otsailan Annie Mae Aquash AIMko ekintzaileetarik baten gorputza Dakotako Badlands elurtsuetan atzeman zuten, lepo gibelean tiro bat bazuela. Indio askapen mugimendukoek hilketa FBI erakundeari leporatu zioten, honek ez, eta ezetz, hondarrean AIM alderdi barneko garbiketa susmoa hazi zen arte. Ustezko kalitzaileak ezagunak dira baina nehork ez du egia bakarrik salatu hogeita bost urteotan. Joseba Tobarek afera hau biltzen duen liburu bikoa plazaratu zuen bi uda duela: zirraragarria zinez.

Rapid City Journal kazetaren azaroaren 8ko artikuluazikasi dugu Thelma Rios anderea hobendun gisa aurkeztu dela Aquashen hilketarekiko N.garren auzian. Lehen aldia da horrela norbait errudun agertzen dela. Annie Maeren Denvereko bahiketan parte hartu zuen eta bera zen Rapid Cityko etxebizitzaren alokatzeaz axolatu. Epaitegian ahots lasaiez mintzo omen den Riosek ongi daki, hotzez daldaraz belauniko zegoen Aquashen burura nork zuzendu zuen pistola. Richard Marshall zuritu zuten, baina laster jujatuko dira Arlo Looking Cloud eta JohnGraham eta hauen beltzatzeko datorke Thelma Riosenaitorra.

Joy Harjoren poemaren oiharra dakar gaurko birak.

Help me Lili Rush...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.