Ainize Madariaga

Dependentzia gaitza

2024ko urtarrilaren 26a
05:00
Entzun

Ezin utzia: erretzaile errabiatua da. Ikuste hutsak min ematen dit, engoitik, baititu hortzak, eskuineko eri nagusia eta erakuslea ontsa marroiturik. Behin baino haborotan esprabatu dugu oparitzen hipnotizatzaile baten zerbitzua edo sari bidez konbentzitzen, baina debaldetan: «Nik dut behar deliberatu noiz dudan utziko pipatzeari». Mendekotasunak makurrarazi du mutikoa eta bide horretatik segitzea ezdeusetako litzaiguke.

Iduri zait toxikomanoak bezala, euskaldunok ere, dependentziaren sindromeak atzemanak garela. Batzuk ohartzen gara eta entseatzen horretatik askatzen, edo, horrekin batera bizirauten, aldez edo moldez. Bertze batzuk, ordea, anosognosiak joa ere badira, hots, norberaren eritasuna ukatzen dutela; ikusi nahi ez.

Auzo-herri bateko mutikoa dardaretan sortu zen, zilbor-hestea ebakitzearekin batean, agortu baitzitzaion alkohol-iturria, bada, haren eskasetan zen.

Afera da dependentziak, goiz edo berant, heriora daramala, eta, gaitza borrokatu ezean, belaunaldi batetik ondokora, areagotzen dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.