Derost

Itxaro Borda
2010eko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Eguberri hurbiltzen ari zaigula bazterretan bake ispiritua barreatzen doala dirudi. Assange jauna ingles poliziari entregatu zen, Bettencourt ama-alabak bat etorri dira eta suhia aterako da irabazle, Worth gaizoa aldiz galtzaile handia dela lau auzi dituelako aiduru, Cantonaren take the money operazioak ez zuen arrakastarik lortu dirua behar baitzen horretarako eta bi Miss France daude, Bolikostan bi lehendakari jauki diren maneran: tutti va bene. Bide batez Erromako euskal hilabetea antolatzen dutenei auguri eztiak helarazten dizkiegu hemendik.

Erranen didazue berri hauek, tipula kordelak bezala eskainiak, interes izpirik ez dutela. Arrazoi dukezue. Hargatik goizetik arrats, irrati-telebistetan besterik ez digute mailukatzen, gogoz ikas eta gure aldian papagaio poliglotoen pare errepika ditzagunlantokietan, bazkaltzean ala amodioaren ondotik. Mila ele debalderekin burzoratzen bezain horditzen gaituzte. Informatua egotea gaur egun antsiarenzalantzaz ibiltzea da, sekula ez lasai eta bere nortasun eskasaz satisfos, Maule gain hartan lerraketen eran. Eskizofreniaren gaitzak arintzeko shopping-aren terapiaseinalatzen digute:horrela dute helburua lortzen.

Eta derosgu. Trinkoki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.