Bada bolada bat lagunartean sexuari buruz lasai hitz egiteko aukera izan dugunean adiskide emakumezkoren batek aitortza hau egin duena: duela gutxi arte erabat heterosexualtzat izan duela bere burua, baina orain ohartu dela emakumezkoak ere bazaizkiola desiragarri. Emakume horietako gehienak 35 eta 45 urteren artean daude, jendarteak onirizten duen moduan antolatua dute beren arlo afektibo eta sexuala —gizonekin bikotea osatuta eta haurrekin—, eta batez bestekoaren zoriontasun maila bertsua dute. Andre horien artean batzuk kontzienteki pasatu diote beren buruari iragazki feminista, baina gehienak, horretan ere, batez bestekoan daude.
Bere burua heterosexual aurkezten duten adiskide gizonen artean, berriz, inork ez du adierazi beste gizonenganako inolako desirarik. Aitzitik, agertu duten jarrera izan da besteen praktika homosexualak onartzekoa, baina ahal dela, urrun xamar. Gizon horietako askok ikuspegi kritikoa eta iraultza bezalako adierekin josten dute beren diskurtsoa.
Ondorio posibleak:1) Feminismoak inkontzienteki uste baino emakume gehiago blaitu ditu; gizonak, aldiz, beste nonbait daude 2) Benetan blaitu gaituena sexualitate heteropatriarkala da, zeinak pornoaren bidez zilegi egin duen emakumeen arteko sexu praktika gizonaren begiradapean bada 3) Erantsi zeurea...

BIRA
Desirak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu