Bira

Digaj'

Itxaro Borda
2011ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Ostiralean Santizpiritu zubian urriako manifestaldietan hainbestetan gurutzatu Helena harrapatu nuen. Agurrik gabe hasi zitzaidan eleka: barda arratsean Sarkozy begimendu dut telebistan bederatzi herritar arrunten galde-erdiei ihardesten, ez zen isiltzen, hitza mozten zieten, behatza luzaturik, hatsa gezur, adibidez 35 orduen kasuan bezala, barnean daukan herresteriarekiko gorrotoa ezti zitalez apaintzen, zer egin duzu zuk?galdetu eta mututu zen. ARTE kateko bularren kultoa emankizuna irentsi nuela ihardetsi nion, bazuela aspaldi ez nuela lehendakaria pantailan ikusi, maizago nekuskiela Obama edo Polonian segitu dezakedan Artur Mas bera. Lur joa zirudien: zer erraten zuen jakiteko sartu nintzen lehen katean, gero eztabaidatan zinpurtzeko lankideekin, badakizu. Norbaitekin hitzegin nahi zenuen atzo buru gainera erori zaizuen umiliazio eta ahalke berunezko tapaki zizikolatsuaz? Bada hor naukazu aditzen, hustu zaitez Helena, hustu zaitez.

Tuniziarren eta Egiptoarren ondotik agian gure aldia dator: Errepublika plazak bete ditzagun, iraganaz tabula rasa egin asmoz kantari bildu eta ez gaitezela sarkouzy digaj' pankarten maldatik baztertu... plutokrata ihesijoan artean. Helena...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.