Onintza Enbeita
Bira

Dominak

2012ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez dugu aukeratzen noiz jaio, eta hala aukeratu dugula sinisteak ez du batere aldatuko esango dudana. Noiz jaio aukeratu egin badugu ere, ez gara aukera hori egiteko arrazoiez gogoratzen. Beraz, alferrik. Nioen ez dugula aukeratzen noiz jaio: 1979an, 1990ean, 1946an… ahalik eta ondoen bizi dugu tokatu zaigun garaia, eta datozenei joan zirenek utzi zigutena baino mundu hobea uzteak arduratu behar gintuzke. Horren ordez, ordea, batzuek garai bat idealizatzeko joera dute: gure garaian, gu gazteak ginenean… Horrek ez du ezertarako balio, baina balioa ez da gehien izorratzen nauena. Nire onetik ateratzen nauena da lehengoa idealizatuz oraingoa kakaren pare uztea. Lehengo gazteek dena hain ondo egiten zutenez, oraingoek ez dute nahita ere asmatuko. Nazkatuta nago Francoren poliziaren aurrean korrika egin zenutela, ez dakit zenbat mila pankarta egin zenituztela edo gu jaio orduko klandestinitatea ezagutu zenutela entzuteaz. Itzelak izango ziren Burgosko epaiketa edo Lemoiz, baina jaio gabe geunden. Zuek ere gerran jaio gabe egon zineten moduan. Beraz, nahi baduzue elkarrekin egingo dugu bidea, eta bestela, beheko suaren ondoan eseri beharko duzue gerrako dominak elkarri erakusten. Guk tokatu zaigun garaiari eutsi nahi diogu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.