Onintza Enbeita
BIRA

Epaiak

2023ko uztailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
1239: Ojacastroko biztanleei debekatu egin zitzaien epailearen aurrean euskaraz hitz egitea. 1349: Oskako azokan hebreera, arabiera eta euskara erabiltzea debekatzen zuen ordenantza argitaratu zuten. 1722: Karlos III.ak Espainiatzat hartzen zuten eremuko eskoletan gaztelania soilik erabili zezaketela agindu zuen. Baita kontabilitate-liburuak espainolez eman beharko zirela ere. 1776: Arandako kondeak euskarazko liburuak debekatu zituen. 1794: Frantziako Biltzar Nazionalak frantsesa ez ziren beste hizkuntza guztiak ukatu zituen. 1833: Mauleko barrutiko ikuskatzaileak euskara hezkuntzatik baztertzea erabaki zuen. 1857: Moyano legea. Espainian argitaratzen ziren agiri publiko guztiek gaztelaniaz izan beharko zuten aurrerantzean. 1867: Isabel II.aren aginduz, euskara antzezlanetatik kanpo geratu zen. 1882: Ferry legea. Frantziako hezkuntza frantsesez baino ez zen izango. 1902: Emilie Combesek, Frantziako presidente izendatu eta berehala, katixima euskaraz ematea debekatu zuen. 1923: Primo de Riverak debekatu egin zuen ekitaldi publikoetan euskara erabiltzeko aukera. 1949: Gernikako alkate faxistak agindu zuen hilarrietan ere ezingo zela euskararik erabili.

2023: noiz arte esango digute gure hizkuntza gutxitua dela? Gure hizkuntza gutxituarazia eta zapaldua izan da, eta da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.