Ainize Madariaga

Eriek ez dezaten eri

2024ko ekainaren 19a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Eri puntetan jartzen zaiguna egitea zeinen laketgarria den. Satisfamendua sentitzeko bidea da. Hori bai, jakinik-eta zer den nahi. Adiskideak betidanik erran izan dit kasik aiseago dela oposizioan egotea boterean egotea baino; funtsean baduzulako abiapuntu bat, zeina dudan ezarriko baituzu edo zeinari aitzi eginen baitiozu. Aiseria. Nerabezaroa izan daiteke horren metafora: debekuen mugekin talka egitea trebatu ondoan, ibiltzen ikasten lagundu gaituzten eskuak gabe aitzina egiten ikasi behar izate hori. Iduriz, errazagoa; baina izatez, dorpeagoa.

Egunak eta egunak izaten ditugu denok. Joan den aldian, lagunak bere burua guria ikusi du, eraso ikusezinak pairatu baititu bata bertzearen ondotik, eta, indar eskasez, ezin izan die iharduki. Hala, kaska bakoitzaren forma hartuko lukeen burdina goria balitz bezala sentitu du bere burua: «Plastilinazkoa naiz egun», erran dit burumakur.

Haienengandik ihes egiten lagundu diogu, hola, hasi da bere eri puntak martxan ezartzen: nahi dituen plastilina forma eta koloreak hautatzen hasi da.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.