Bira

Errelatoa

Onintza Enbeita
2011ko abenduaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Denbora igarri barik pasatzen da, eta ezin dut kalkulatu ere egin zenbat gauza pasatuko ziren Gernikan 75 urtean: berriak jaio ahala zaharrak hil egin dira, lapurretak egon dira, etxe berriak eraiki dira, jende berria etorri da bizitzera, kiroldegi berria dago, saihesbideak... baina bada zerbait bai Gernikak, zein Durangok eta Otxandiok duela 75 urte inguru egin behar izan zutena: erraustutako herriaren gainean herria eraiki. Ez zen erraza izango hildakoen eta gerratik itzuli ez zirenen oihartzunari eustea, baina eraiki zituzten kaleak, etxeak, parkeak... 75 urte beteko dira gure aitita-amamen memoria erre zigutenetik, eta ordua dugu guk ere gure egia kontatzeko; sasoia da etxean kontatu digutena egunkarietan argitaratzeko edo eskoletan ikasteko. Gaur goizean bilera berezia izango da Gernikan (10:00etan Elai Alai aretoan, bada ez bada), eta badaukat esperantza guztion parte hartzeak are eta bereziago egingo dituena datorren urteko ospakizunak. Gure errelatoa geuk idatzi behar dugu. Ez ahaztu, 1936an eta 1937an bonbak bota zizkigutenen ondorengoak direla oraingo demokratak, eta ezer idatzi dutenero, gezurra esan dute. Dagoen bertsio ofizial bakarraren arabera, Gernika gorriek erre zuten. Sasoia da historia ofiziala aldatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.