Ainize Madariaga

Eskuetatik ura bezala kurri

2024ko martxoaren 14a
05:00
Entzun

Autoa asmatu zutelarik berarekin garraiatu zuen beldurra: teknologia berri guziek egin ohi duten bezala. Octave Mirbeauk, konparazione, 1907an idatzi zuen abiadura eritasun mental bat zela.

Trena martxan ezarri zuten garaian, jada, piztu omen ziren medikuen arteko eztabaidak: erretinak ez ote ziren desitsatsiko abiadurarengatik, edo nerbio-eritasunak eraginen, edota arnasketa-arazoak. Bazen ustea telebistak familia deseginen zuela, walkmanak eromena eraginen, telefonoak zainak gontzetarik ateraraziko zizkigula, argazki-tresnak bizi pribatua xifrituko zigula...

Oraingo eguneko erritmo frenetikoaz arrangura berdintsuak sumatzen ditut. Teknologia berriekiko bada halako sinbiosia bitxi bat: beldurraren eta liluraren artekoa.

Hartmut Rosa filosofo alemaniarrak abiaduraren kritika soziala egiten du eta desjabetze sentsazioaz laburtzen du hauteman dezakeguna, alde batetik teknologiaren azelerazioagatik, bertzetik, aldaketa sozialagatik, eta azkenik, bizitza-erritmoagatik. Hirurek eragiten digute denboraren zalutzea. Nola kontsumituko ote dute mundua orain hamar urte duten gure gazteek?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.