Onintza Enbeita.
BIRA

Esnea

2023ko urriaren 03a
00:00
Entzun
Santa Anako parkingean egon dira, Gernika-Lumon. Fumigatu ere egin dituzte. Jende asko joan omen da behiok ikustera. Gure auzoan ez dago behirik. Gu umeak ginenean, etxe bakoitzean hiltzen genuen txahal bat urtean. Esnea ere baserri guztietan izaten genuen. Gero hasi ziren esnea saltzeko baldintzak gogortzen, eta, erosle bakarra genuenez, kaka zaharra ordaintzen ziguten. Esne-behiak kendu eta haragitarakoak ipintzen hasi ginen. Etxe batzuetan kendu ziren esnea ematen zuten behiak eta ez zen besterik ekarri. Gurean luzaro izan genituen haragitarako behiak, duela hiru urte azkenak kendu genituen arte. Ez dago auzo guztian behirik. Eta, hala ere, telebistan esaten dutebaduela behien gorotzak klima aldaketarekin zerikusirik.

Orduan, notiziak eta feriak errepasatzen dituzu, eta dena ulertzen duzu. Pabiloi erraldoietan sartzen dituzte behiak etengabe loditu eta erazteko. Gero, purinekin zer egin arazo handia izaten da, baina moldatzen dira nola edo hala. Gezurrekin askotan. Eta gure herrietan behirik ez dago, baina pabiloi bakarrean ehunka sartzen dituzte, eta bat gaixotzen bada denak gaixotzen dira. Eta arrazak ere lekuz mugitzen dituzte produktibitatea baino ez dutelako nahi. Nik zuen lekuan bi aldiz pentsatuko nuke kaxetako esnea erosi baino lehen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.