BIRA

Espainolak

Itxaro Borda
2010eko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Etsaiak egingo ditut. Hegoaldekoak ez baitira espainolak deitzen ahal. Kuraia faltaz lazakeria ahalkegarriak naramala aitor dut: hey konpai, lerrake Goenkaleko iparraldeko Manexen pertsonaiak, txantxetan ari nauk/n. Edo txantxerditan. Baionako denda-jabeek harriturik ikusten dituzte gazteleraz hitzegiten duten saldoak, erosketa ahal potoloarekin, nahiz eta prentsan zorraren eurozepora eroriko den hurrengo herrialdea Espainia dela irakurtzen duten. Hain aberatsak izanki eta Pariseko politikarien aburuz beraien baliabideetaz haratago dabiltzan frantsesek ez dute moltsik zabaltzen ere. Shoppingak senda ez dezakeen marasmus deprimagarria. Ordulariak ozkan jartzen ditu egoera kontrestatuak: hegoaldekoak iparraldekoak baino dirudunagoak balira? Ausartago? Kontuak salbatuko dizkiete: Mayou zubi gaineko ttattoletako saltzaile moskotak desesperatuko ziren hondarra ez baldin baziren barabara eta goraki -nazkagarriak dira batzutan- mintzo diren espainolak, euskaldunak barne (I), etortzen. Sosa dakartenean nehork ez du eraso elea erabiltzen. Frantsesek, euskaldunek barne (II), ez dutelako De Gaullek zioen bezala, adiskiderik, zakutik edo zorrotik zaintzekoak diren interesak baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.