Onintza Enbeita.
BIRA

Exotikoak

2023ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Poz-pozik joan da eskolara gaur.Sei urte ditu eta atzo aurreko hortza erori zitzaion. Goizean kontatu dit sagua etorri zaiola eta hiru euro utzi dizkiola burukoaren azpian. «Bai ondo!», esan diot nik, eta «ai, zelako zoriona daukadan!», erantzun dit berak. Bere pena bakarra izan da, hortza sagutxoak eraman dionez, ezin izango diela lagunei erakutsi. Ahoan irribarre inozo bat dudala utzi nau etxean kotxeari agur egin diodanean.

Etxean sartuta pentsatzen hasi naiz, ordea, eta gogoratu naiz gu umeak ginenean bazegoela Maritxu Teilatukoa deitzen genion izaki bat. «Maridxegorringo gorringo, teilatu ganeko gona gorridune», kantatzen genion, eta haginak teilatura botatzen genituen. Gero sagua etorri zen. Perez deitzen zioten gaztelaniaz, eta saiatu ziren Agirre sagutxoa deitzen zenbait eskolatan. Ez dut uste arrakastarik izan zuenik. Perez sagutxoa entzun izan dut, batez ere, gerora. Umeentzako fantasia bera izango da sagua opariekin datorrela edo teilatuan norbait haginen zain dagoela pentsatzea. Kontua da gauza txiki asko hartu ditugula kanpotik, eta berez horrek ez du beti txarra izan behar. Hemen, ordea, denairuditzen zaigu exotikoagoa kanpotik badator. Eta zer nahi duzue esatea? Sagua baino exotikoagoa da teilatuan bizi den amona mantangorria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.