Ainize Madariaga

Faltsua edo aho-handia

2024ko otsailaren 11
05:00
Entzun

Nik ere sinisten dut, Maialen Akizuk bezala, badugula gorputzaren barru-barruan denok konpartitzen dugun leku komun bat (Ikus ortziraleko Horra zutabea). Denok ditugunak, segurik, barru-barrutik ilkitzen diren soleimenduak dira. Eta denok gara biziki aditu berezituak, nornahi da espezialista, alor gutitan erran genezakeelarik halakorik. Bere igortzeak sortzen duen soinuaren araberan, badakigu gure usnaren loriarako izanen den ala ez, balio duenez negu minean ederki berotzen gaituen lumatxari altxatzea, edo ez. Mundu bat. Hara, honezkero badakikezu uzkerrez ari natzaizula. Izugarri laket izan dut adiskide batek nola deskribatzen dituen: «Uzkerrrrrra aho-handia da, alimaleko tarrata egiten du, turruta edota tirrita; eta horretan buka!». Ahotsaren tonua azkar apalduz, segitu du: «Putza, haatik, fuuuu isila da, baina gibeletik igortzen du kiratsa: faltsssua da». Onomatopeiez beztitutakoak dira biak, batak entzumena elikatzen du, bigarrenak, berriz, usaimena. Funtsean, bi GPS dira, lokalizatzeko bi manera, zentzumenaren araberakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.