Onintza Enbeita
BIRA

Faxistak

2019ko azaroaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Amaitu da (zorionez). Amaitu da hauteskunde kanpaina. Behar nuen faxistak bistatik kentzea bolada baterako baino ez bada ere. Ez dira sekula ezkutuan ibili, baina telebista publikoetan, hauteskundeetako aniztasunaren aitzakian, ematen zaien lekua mingarria da. Ezin ditut jasan. Guztiaren kontra daude: homosexualen kontra, abortuaren kontra, euskararen kontra, Kataluniaren kontra, migrazioaren kontra... eta bizitzaren kontra. Beraien modukoak ez garen guztion bizitzaren kontra. Baina nola euren alderdiak legalak diren, gure diruz ordaindutako telebistetan espazioa daukate. Eta besteetan ere bai. Debate politikorako sanoa omen da. Bada, ez. Gauza bat da debate politikoa, ideien kontrajartzea, konfrontazioa, eztabaida. Eta beste gauza bat da faxismoa, totalitarismoa, beste guztion bizitzaren gainetik euren ideologia zapaltzailea jartzea.

Eta harrotuta daude. Puztuta. Inpunitate osoz bizi izan dira orain arte, eta orain komunikabideak ere eskura dituzte. Eta edonoren aurrean jartzen dira haren bizitzaren gaineko mehatxuak eginez, eta pintaketak egiten dituzte feministen pertsianetan, eta irabazi egingo dutela esaten digute. Eta irabazten dutenean ez garela lasai biziko. Orain lasai bizi bagina bezala, bizitza politikoa beraiek bezain erraz egin izan bagenu bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.