Onintza Enbeita.

Ferraz

2023ko azaroaren 18a
05:00
Entzun

Euskal Herritik bostehun bat kilometrora oldartu dira, baina hemen ere badaude. Beraiek sortutako gerra bat irabazi zuten, eta, harrezkero, eroso bizi izan dira. Argi dago zeintzuk diren asaldagarri zaizkien gauzak. Ezin dute jasan Espainia apurtzerik. Haientzat, eta defendatzen duten konstituzioarentzat, Espainia zatiezina da.  Bat bakarra, handia eta librea oihu egiten dute. Denetariko banderak atera dituzte, baita svastikak ere. Hala ere, medioetan ultraeskuinaz-eta hitz egiten jarraitzen dute. Badira ultraeskuindarrak, nola ez; baina batez ere faxistak dira. Arrosarioak eskuan hartuta, erridikuluak iruditzen zaizkigu, baina faxistak dira. Beldurra ematen dute. Ez haiek agian: gehienek apenas arrazoitu dezaketen zergatik ari diren protestan ere. Historia guztian izan duten inpunitatea da beldurra ematen duena. Badakite ez zaiela inoiz ezer gertatuko. Espainiako Gobernuak dena egingo duela beraiek gehiegi ez asadaltzeko moduan.

Euskaldunak, emakumeak, kataluniarrak, homosexualak, pobreak, binarioak ez diren gorputzak, fedegabeak, gorriak, komunistak eta beste hainbat espezietako gizakiak gorroto gaituzte, eta ez daukate inongo arazorik gorroto hori adierazteko. Arazoa ez da amnistia, arazoa faxismoa da. Deseroso sentitzen den aldiro, kaleak hartzen ditu, eta ezin zaio utzi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.