garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Gas ihesa

2016ko otsailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arazoa erabat konpontzeko otsail amaiera joko badu ere, kontrolpean omen daukate Kaliforniako gas isuria, Los Angeles hiria larrialdi egoerara eraman eta 45.000 familia etxetik aterarazi zituena. Matematika itsusien garaia dator orain, lau hilabetez luzatu den katastrofeari izen aproposa ematekoa eta energiaren lobbyei behingoz hesiak jartzen hastekoa.

Joan den urriaren 23tik hasi eta zuloa estali arte, orduko 300-500 tona metanok egin dute ihesi Alise Canyon lurpeko gas biltegitik, enpresa esplotatzailearen arabera. EDF gobernuz kanpoko erakundeak, berriz, estimazio larriagoak egin ditu: Gabonak baino lehen, tona kopuru totalak 2,6 eta 2,9 milioi artekoa izan behar zuela argudiatu zuen (ofizialki emandako datuaren ia bikoitza). Alegia, sei ikatz zentralek edo 7 milioitik gora autok emitituko luketena. Beste bi hilabete joan dira geroztik, beste horrenbeste zikinkeria atmosferara…

Harrigarria da lurpeko biltegi erraldoien alde zabaldu den moda (izan gasa edo zabor nuklearra). Teknologiaren ezagutza teorikoa handitzen den neurrian ari da istripuen gaineko ezjakintasuna nabarmentzen eta konponbidea in vivo esperimentatu beharra areagotzen. Eta estatu inplikatuek txintik ere ez. Beste alorretan krimenak liratekeenen aurrean, burumakur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.