Onintza Enbeita

Gauza jakinak

2024ko urriaren 27a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Mundu guztiak omen zekien Iñigo Errejon nolakoa zen eta zer egiten zuen. Gauza bera esan zidaten 2023ko abenduan Mario Lopezi buruz: inor ez omen zen harritu. Biktimak isiltzea erabat ulergarria zait, baina gauzak hain argi ikusi dituen beste jende horrek guztiak harritu egiten nau. Harritu egiten nau haietako asko gizonak direlako, eta eskuz esku lan egin dutelako erasotzailearekin. Hain argi egon bada zer egin izan duen, nola ez dio inork ezer esan? Nola ez diote bere kideek esan egiten duena erasoa edo abusua dela? Nola ez dute kargutik bidali haien alderdiak esaten duenaren kontra ari den gizon hori? Zergatik ez dute biktimekin hitz egin salaketa jartzea errazagoa izan zedin? Duela urtebete argitaratu ziren lehen salaketak, eta nola ez zuen inork ezer egin orduan? Zer gertatzen zaizue gizonoi? Zergatik jarraitzen duzue isilik mahai gaina kakaz beterik dagoenean ere? Benetan sinisten ote duzue erasotzailea izatea pertsonaiak pertsona jatea dela?

«Zuekin gaude» esateak ez du balio erasoak izan badirela dakizunean isilik gelditzen bazara.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.