Ainize Madariaga

Glamourra eta simaurra

2024ko martxoaren 21a
05:00
Entzun

Mugitu gabe bidaiatzeko gaitasuna dute batzuek: sartzen dira halako trantze izpiritualean, eta begiak ireki orduko, urruneko unibertsoren batetik itzultzen dira. Bekaizti natzaie, ni zotukatu behar bainaiz arimaren zein gorputzaren garbitzeko, bestela, ezinegona pizten baitzait. Afera da, urrundu gabe ere, exotismoak harrapa gaitzakeela. Ez naiz ari teknologia berriek dakarten ihesaldiez.

Errekan, berdin, ez ditugu atzemanen betiko amuarrainak, zarbo-arruntak edota txopak; baliteke, halako batean, bere isla ez, eguzkia bera harrien artean igerika ikustea: eguzki-arraina. Eder-ederra, erakargarria eta jangarria gainera.

Ere, bide bazterrean, Panpa-lezkak halako glamour-airea ekartzen du eta pinpirina-zuhaixkak bozkarioa mitxeletei eta gure usaimenari.

Erreka hegietako kobre koloreko koipu erregimenek ikuskizun ikusgarria pizten dute, tai gabeko haien zereginetan.

Non dago makurra?

Adiskideari aditu diot saihetsetik: «Laster ez ditugu gehiago gure bazterrak ezagutuko». Gizakiak deliberatu baitu xehatzaile postutik ez mugitzea, ingurumenak bidaltzen dizkio espezie inbaditzaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.