Ainize Madariaga

Hatxe

2024ko otsailaren 24a
05:00
Entzun

Aupa, Ainitze edo Ainhitze! Berriz arte, Anize edo Ainhize! Nola da: Ainhiza? Ainhize? Monjolose?

Kafea bezala, ene izena hutsa da: hatxerik eta terik gabekoa.

Alta, oraino fetua nintzela ama-aiten arteko izen-hautaketan parte hartzerik izanen banu orain, beharbada, hatxe gehitzearen alde eginen nukeen. Gisa honetan, ene izena euskararen banderaz emokatua litzatekeen. «H-ak bandera bat eskaini zion garai hartan hezurmamitzen ari zen 'Euskadiko gaztedi berria'-ri». «Batasun proposamen haren ikurra» ere izan zela hatxea, bai ere «identifikazio marka» eta hatxea «behar-beharrezkoa zela euskal hitzei halako nortasun eta duintasun bat emango bagenien», izkiriatua du Ibon Sarasolak.

Hirurogei urte dira Baionako Cordeliers karrikako 14.ean bildu zela Baionako Euskal Idazkaritza. Hango «arima» Txillardegi handia izan zen, zeinaren ekarpenik gabe ez baitzukeen dirdirarik eginen euskara batuak, euskarak berak eta euskal hiztunok.

Izugarri laket izan dut Kotetok nola birzentratu duen Txillardegi, dagokion podiumean kokatu, zenbat buruhauste izan zituen islatuz. Leitzeko da Txillardegi Bergaran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.