Onintza Enbeita.
BIRA

Hemeroteka

2023ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Hunkigarria egin izan zait estimatzen dudan jendea bertsolari txapelketa agurtzen entzutea. Jendeak ahalegina txalotu eta eskertzen duen momentu hori ederra da. Nahiz eta norbera aurrean izan daitekeen amildegiaren jakitun izan. Neuk ez dut sekula argi izan txapelketatik ospa egitea. Polita da ibilbidea txalo artean amaitzea, eskerrak emanez eta eskerrak jasoz, baina ez dut sekula betirako erabakirik hartzen jakin. Gurago izan dut epe laburretan bizi, momentuko sentsazioen arabera. Bai, beldurra ematen dit gauza bat egingo dudala esan eta gero nire berbak jan behar izateak. Berez, ez da ezer gertatzen norbere berbak jan behar izanez gero. Gehienetan gozoak izaten dira. Asko jota, egun batzuetako bihotzerrea egiten dute. Kontua da besteek beti gogorarazten digutela gure berbak jan ditugula: lagunak gogoratu egiten dira nola esan genuen gizon horrekin ez, gure bikotea gogoratu egiten da nola esan genuen halako lekutara oporretara sekula ere ez, gurasoak gogoratu egiten dira umetan nola esaten genuen alkoholik egundo ere ez.

Askotan pentsatzen dut inoren titularrentzat gordetzen dugun hemeroteka pertsonal hori beste gauza batzuetarako izango bagenu, munduak hobeto funtzionatuko lukeela. Baina memoria eta hemerotekak ere selektiboak dira.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.