Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Heziketa

2013ko uztailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Maialenentzat gauzarik garrantzitsuena Iraia eta Ander dira, hots, alaba eta semea. Haien inguruan eta haientzako bizi da: haiekin pentsatuta antolatzen ditu denbora, etxea, lana, gastuak, otorduak, astialdia, lagun eta senideekiko harremana, Antton senarrarekikoa... Hots, Maialenek Iraia eta Anderren arabera antolatzen du bizimodua, Iraia eta Anderren arabera bizi da.

Izan ere, Maialenek onena nahi du alaba eta semearentzat, eta, horregatik, eskolarik onenak ez ezik, eskolatik kanpoko jarduera onenak ematen dizkie: ingeles zentro prestigiotsua, txinera akademia ireki berria, balleta eta igeriketako teknifikazioa Iraiari, judoa eta futboleko teknifikazioa Anderri. Ez da broma izaten hilabete amaieran hori guztia ordaintzea.

Dena den, eskolako etxeko lanen garaia izaten da gogorrena Maialenentzat. Lehertuta iristen da etxera, baina, hala eta guztiz, pazientzia hartzen du ordubetez Iraia eta Anderrekin eseri eta biderketa, zatiki, idazlan eta irakurketa bakoitza gidatu eta zuzentzeko. Erabat sinesten du eskolak adinako garrantzia duela etxeak haurren heziketan.

Horren guztiaren ondoren, pertsona batzuk zergatik diren pobreak galdetu dio Iraiak; ea zergatik hiltzen garen Anderrek. Telebista ikusteko ordu erdi dutela erantzun die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.