Ainize Madariaga

Hitzak itzalari

2023ko azaroaren 25a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Marrazkiek badituzte haien baitan barne gordeak.

Liluratzen naute ilustrazioetako itzalek: marrazkilariak arkatzaren ikatzaz kontzientzia osoz margotu dituen erdi-ilun horiek, nolaz ez ditugu lehen bistan ikusten? Itzalak baitira, preseski, gainerakoa argitzeko baitezpadako agenteak. Marrazkiak arras arretatsu begiraturik ere, itzalei bakarrik begia atxikiz, zentzu guzia galtzen du orduan obrak. Itzala ozenaren isiltasuna baita. Argitan den hori baita erakustekoa, agertokiko fokuak itzaliko balira gehiago ikusiko ez genukeen hori da ikusarazi nahi.

Alta, mundu-abisal ikusezina nola irudika genezake itzalik gabe? Eta, aldi berean, itzala argiaren salataria ere bada. Itzalek itsutu banindute bezala sentitzen dut ene burua, salbu, argitasun handiko eszenen kasuan, eguzkia beherago eta itzala luzeago izaten baita. Paradoxa.

Ardura gogoratzen zait jendearen ageriko itxurak eta zinezko mamiak bat egiten ote duten. Batzuei mamia ilunagoa eta bihurriagoa azaltzen zaie, lehen bistako azalkeriaren gainetik, baina bertze batzuen kasuan, agerikoaren jarraipen harmoniatsua da haien itzala.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.