Arratsaldeon AHTaren linearen inposaketa salatzeko ibilaldian parte hartuko dugu. Ala ez. Baionako komertsantak segur ez direla agertuko. Iragan egunetan entzun dugu haien boz eramailea irratian: Lapurdum ohiak badu hilabeteotan nahikoa manifestaldi jasanik -gureetaz ari zen...- eta bat gehiagok eguberri aitzineko azken larrunbateko hiritarren erosketa falanga trabatuko luke. Jadanik mutur errezebitzen gaituzte, irririk gabe garenak garelako itxuraz eta LGVaren kontrako ekintza batek arras haserretuko lituzkeela argi dago. Hori ez, diote, hori ez, hori ez...
Komertsantaren psikologia berezia delako. Dendaren atea pasatu bezain laster ez zara jendea, baizik eta araz eta trakaz ereduari plegatzen denizengabeko kontsumitzaile bat. Moda katalogoetako irudiei konformatzen baldin bazara obzekiozki datoz zure aitzinera, bestela aurpegitik beretik nabari zaie ez dutela zure laguntzeko gutiziarik. Eta bost axola alabainamunduan gertatzen dena,AHTk Tarnoze, Hiriburu edo Azkaineko lurrak zitzikatuko dituela jakitea. Igandeakustelarazi zituzten komertsio etengabearen izenean.Eperik laburrenean diru-haterik handiena egitean datza haien ametsa. Hori buy, diote, hori buy, hori buy...
BIRA
Hori buy
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu