Bira

Hotsemailea

Itxaro Borda
2011ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Akuilua eskuan abiatu zaigu Sarkozy, G20 taldearen buru jarriz geroztik. Idiei muturretakoa ezarri diete eta aberestalgiak berriak ditu. Lezorrek burrunba dezakete. Hotsemailea deliberatuki aitzina dabil, lana banatzen, puxante bakoitzak bere zeregin zehatza duke eta horrela salbatuko du mundua. Gosez oihuka dabilan jendetzari hautsa begietara aurtikitzen dio, NDFko Strauss Kahn bera aldarrikatzera ausartuko ez litekeen ideiak zabalduz, finantza-tratuen zergatzearena adibidez. Hargatik, paradisu fiskalen kasuan bezala, hogeiak status quo larrian geldotuko dira.

Hiru xantier baditu: arditen egituraren erreforma, nekezal alorreko prezioen erregulazioa eta planeta mailako gobernantza. Erran gabe doa gizon horien leloa liberalizazioa datekeela, lurra,natura, bizidunak benefizio erraldoien aldarean sakrifikatuz. Aldion ez dagoke Abrahamenaren antzera, masakrea gerta ez dadin, labana ahurreansemearen akabatzeko altxatzen den besoa harrapatuko duen jainkorik. Intsentsuz usaindu bezperak kantatuak dira, politikariek ekonomia kudeatzeaz beste funtsik ez dute, garapenazorionaren atarria da eta merkatuak poesia guztiairentsi du: Milton Friedman pozten datxontxongiloen erromerian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.