Onintza Enbeita.

Hurrengora arte

2023ko azaroaren 19a
05:00
Entzun

Ez zaizkit despedidak gustatzen, baina psikologoak esaten zidan inportantea dela zirkuluak ixtea. Ezin dugula beti aurrera eta aurrera egin, alegia. Agur esateak ere behar du bere errituala. Edadeak irakatsi dit agurrak pausa handiz egiten, eta neure buruari sinetsarazten amaitzen diren gauzak amaitu egin behar dutelako amaitzen direla. Ezin baitugu ezer berririk hasi esku artean genuen hori amaitu gabe. Horrek ez du errazten joan zoazen edo bestea joan doan momentua. Harreman bat amaitzen dugunean, horren beharra izaten dugunean ere, hutsune bat gelditzen da. Lan bat amaitzen dugunean egunero ikusi izan dugun jende asko da gerora maiztasunez ikusiko ez duguna. Herriko jaiak amaitzen direnean konturatzen gara gutxiago falta dela datorren urtekoetarako. Bertso txapelketa bat amaitzen den aldiro pentsatzen duzu amaitu dela zikloa, nahiz eta jakin agian itzuli egingo zarela.

Gaur ere zerbait amaitzen zait. Hutsunea geldituko zait, eta, urrunetik bada ere, egunero agurtu dudan jendea ezingo dut halako maiztasunez agurtu, eta deskantsua ondo etorriko zaidala pentsatzen dut nahiz eta ez jakin noiz arte iraungo duen. Mila esker, irakurle, urte hauetan guztietan nik hau egiteari zentzua eman diozulako. Mila esker, BERRIA, leihoak ireki dizkidazulako. Plazan elkartzen jarraituko dugu!

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.