Mezu bat idatzi dio Ak Bri: «Atera ditut nire trasteak etxetik. Badakit hau zuretzat oso gogorra dela, inola ere merezi ez duzun mina eragiten ari natzaizula. Barkatu. Badakit nire idazmahaiaren falta hutsune bat izango zaizula, hutsunea ikusiko duzula apalategian nire liburuek utzitako tarteetan, hutsune bat sentituko duzula nire besaulkiak salan libre utzitako espazioan. Barkatu, ez duzu halakorik merezi. Eta onena opa dizut». Ak lau aldiz irakurri du mezua bidali klikatu aurretik. Eta malkoakisuri ditu lauretan:B erraiak urratuta irudikatu du txamarra bustia soinean eta laneko zorro astunasorbaldan etxe hustu berrian sartzen. Tristura gozo batek epeldu dio gorputz guztia.
B izoztuta utzi du Aren mezuak.Dar-darka sartu da etxean, txamarra bustia soinean eta laneko zorro astuna sorbaldan. Uste du erraiak urratuko zaizkiola. Baina, hara, Aren idazmahaiak eta besaulkiak libre utzitako lekuan hutsunearen ordez ganbarara ez ezik ahanzturara zigortutako pianoa jartzeko lekua agertu zaio, eta apalategiko tarteetan garajean nahaspilatutako diskoak behingoz txukun paratzeko aukera.
Bk mezu bat bidali dio Ari: «Lasai, ongi nago».
Ak hutsune bat sentitu du erraietan.

Bira
Hutsunea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu