Miren Amuriza.
BIRA

Identitatea

2018ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Zure eskubide bat (damaizkizun onura guztiekin) albokoari ukatu diotenean identifikatu baduzu, seinale egintzat ematen zenuena gainontzeko denek ere gozatuko zutela abantaila horiez.

Identitate eskubidea, esaterako; izen-abizenak, jaiotza data, sexua/generoa eta nazionalitatea ofizialki edukitzea. Izen-abizenak: iazko udaberrian kontatu zuen Cheikh Dieng txantrear-senegaldarrak Kanarietara iritsi zenekoa; txandako guardia zibilak txarto transkribatu zuen bere izena eta abizen asmatu bat jarri zion, hargatixe agertzen zen paperetan «Seku Nadie» (inor ez) deiturarekin. Jaiotza data: egun Baionan dauden 17 urteko ginear bik salatu berri dute, adingabeen kanpalekuan plazarik ez zegoenez, 1997 eta 1998ko urtarrilaren 1ean sortutakotzat erregistratu zituztela Cadizen. Sexua/generoa: kasu honetan, sexuak baizik ez du eskubide moduan figuratzen eta aspaldion hainbatek gogorarazi behar izan digunez, Nortasun Agirian generoa aldatzeko transexualitatea patologizatzen duen prozesu mediko luze bat pasatu behar da oraindik. Eta Nazionalitatea: Greziako errefuxiatuen kanpalekuetan jaiotako ume asko, adibidez, «apatrida» moduan erregistratzen ei dituzte eta, ondorioz, zailtasunak izaten dituzte asilo eskariak egiteko.

Zure eskubide bat albokoari ukatu diotenean identifikatu baduzu, zure pribilegioak ere errebisatu egin behar zenituzkeela, alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.