Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Inbidia

2013ko irailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo aitortu nuenez, hunkituta, biloak zut eta malkotan urtzen egon nintzen Kataluniako jende kate independentistari begira. Baina horretan ere ez naiz batere originala izan: ikusten denez, katea osatzen elkarri eskua emandako kataluniarrak adina euskal herritar egon ginen haiei begira zirraratuta, biloak zut eta malkotan urtzen. Twitterretik arrandegiraino entzun ditut halako aitortzak, Hendaiatik Leioaraino, ezker abertzaletik EAJraino; independentista sutsuei ez ezik, erabakitzeko eskubidea oinarri demokratikotzat duten estatalista epelei ere. Eta ez hunkidura bakarrik: oilo ipurdiarekin batera inbidia sentitu zuela esan dit jendeak, sekulakoa.

Baina, inbidiaz galdetzean, uste nuenaz bestera, kasu gehienetan arrazoia ez da izan Kataluniaren independentzia Euskal Herriarena baino askoz ere hurbilago ikusten dutela. Baizik eta hango jendartean ilusioa, mugimendua eta ekimena sumatzen dituztela, egoera gotorrenak bilakatzeko gaitasuna, eta, batik bat, politikariak atzetik jarraika eta gaindiezinak ematen zuten inertziak aldatzen jartzeko ahalmena.

(Zer diren gauzak: zutabe honi azken puntua jartzen ari nintzela irakurri dut gure honetan Eusko Legebiltzarreko bake lantaldeak moteldu egingo duela jarduna. Izango dugu berriro ere inbidia...).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.