Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Inperioa

2013ko otsailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Badugu, honenbestez, igogailu eta kafe makinarako, elurraz eta neguaz besteko hizketagairik: bai, Argo-k merezi du film onenaren saria, bikaina da, eta, begira, Donostian estreinatu zuten. Ba, ez, ekintza film efektista baino ez da, eta badu kirats yankee bat... Aizu, eta Ange Leerena ezustekoa izan da, ezta? Eta Spielberg gizagaixoa? Aho parean igurtzi ostean kendu diote gozokia... Baina zartakoa, benetakoa, Jennifer Lawrencek hartutakoa eskaileretan amildu denean. Eta Daniel Day-Lewis? Zoragarri ari da zahartzen! Baina penarik handiena Amour-ek sari handiagoa ez jasotzea, hain da bere gordinean ederra...

Eta, horrela, zinefilo suharrak izango gara egun batzuez: Oscarrei buruzkoak irentsiko ditugu pantaila mota guztietan, eta eutsi ezinezko premia sortuko zaigu urrezko zerrendako filmak bata bestearen ondotik ikusteko. Are, ikusten ez baditugu, zerbait handia galdu dugula sentituko dugu: must horietakoak, ezinbestekoak, bizitza BI-ZI-TZAra hurbiltzeko esperientzia saihetsezinak. Aurten, gainera, Etxe Zuritik agindu dizkigute zuzen-zuzenean. Eta ezabatuko zaizkigu Xora, eta Gartxot, eta Barrura begiratzeko leihoak, eta Bypass, eta Zuloak...

Ai, baina itxi, txokozale eta norberezilborjantzaile jartzen ari naiz! Barkatuko ote dit Michelle Obamak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.