Ainize Madariaga

Iparra: Durango

2023ko abenduaren 8a
05:00
Entzun

Sasi sarriek atzaparkatzen nautenean, harriek eta erroek erroitzerat arrastaka amiltzen, orduan, zenbat prezatzen dudan arnaste hutsa. Anormaltasuna norma bilakatu denean, berroa nagusitu zaigunean, estimagarria da pentze mutur bat bistaratzea.

Karpa xuri higatua izan da enetako pentze mutur hori, zeinak sabaian barnetik baitzituen ur-poltsak dilindan, egun euritsuetan. Zentzumen guziek arrantzatzen zituzten horiek izaten ziren, enetzat, ondoko hilabeteetako erresistentzia erresalbua. Normalitatez hantzen nintzen, pertsona gisa hazten, irudimena ahalduntzen, geuretik, neuretik. Tentazioz mozkortzen nintzen, orduko begi horiek fresko-fresko ziren adinean.

Abenduaren lehen egun hotz horietan, gurasoek eskolaz gabetzen gintuzten, geure sorkuntzak bero gintzan. Orduan, ez nintzen gehiago sentitzen indigena, ez sasitua. Indigena kolonoak baitu sortzen.

Geure osagarriaren alde, baitezpadakoa egiten zait euskaldun oro laztan dezan Durangoko Azokak, gazteak sustut: gehiago ikusi nahiko nituzke bertan Ipar Euskal Herrikoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.