Ainize Madariaga

Isiltasun ezberdinak

2024ko apirilaren 10a
05:00
Entzun

Egunero partekatzen dute autobusa eskola frantseseko ikasleek eta ikastolakoek. Ez dute haizu jatea, baina etxerako bidea doi bat luzexkoa denez eta goseak hamikatuak direnez, ez dezakete bestela egin: batzuetan, zorroko sakelatik, ahal bezala, bixkotxa zatiñoa ahoratzen dute tripazorriaren baretzeko.

Eskola frantsesekoek ateratzen dutelarik askaria autobuseko gidari eta zaindariaren bizkar; haurren artean trukatzen dute so konplizea, eri erakuslea ezpain irrizuen gainean pausaturik. Eta lasai jaten dute, isiltasuna lagun.

Haatik, ikastolako haur batek duelarik lauretakoa gordeka hartzen, orduan, eskola frantsesekoen ihardukitzea ez da arrunt bera: ikastolako haurrak eri erakuslea ezpainaren aitzinean kokatzen baitu gainerako kideen babes bila, alta, eskola frantsesekoek burua alde batera eta bertzera biratzen diote, botereak kutsaturiko irri maltzurra eskainiz: «Ez zaitut honetan lagunduko», mezu isila helaraziz. Eskua altxatu eta deitzen dute zaindaria.

Haien boterea eta gure balioak: usu haiek argiagoa dute bereizketa. Eskerrak, hala ere, arauek beti badituztela salbuespenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.