Eguzkia begietan genuen atzo Baiona eta BAB aldean genbiltzalarik manifestatzen, ezeren beharrik gabe. Erosi hitza desagertu zen gure ezpainetarik. Sekula ez nuen nik hainbeste jende ikusi, baina egia da halaber, ez dudala, zorionez, guztiak ikusia oraindik. Poliziaren arabera lau pelatu baizik ez ziren naski. Dena dela Santizpiritu zubia beltz beltza zen, distiraz elkartsu. Hegietan metatuek gazteak txalotzen eta batzuek vuvuzelak ozen arazten zituzten. Karriketan futbol-zelaietan baino azkarragoak gara alaina.
Kataluniako telebistan Sarkozy begimendu nuen xifritua, ohizko urguiluaz autobiluztua, biktima bera bailitzan, hargatik bortitz: erreforma bozkatuko da, edozer gertatuagatik. Lehendakariaren isil une bakoitza mehatxuz betea zela iruditzen zitzaidan. Zer egin behar dute goiburuek Jondoni Joanek ere miretsi ez zituen ibiltari duin eta kalakari miriada hauen aurka? Frantses pantailetan agertzen ez diren itxurak auzo-herrietakoetan bilatzen ditugu, bizitzen dugunaren errealitateaz segurtatzeko bezala.
Itxinduak ez dira hilak. Oreka zalantzakorrak garamatza. Ez dakigu iraunen dugunez. Greziarrak bezala gara, Errepublika Plaza kasik Syntagma bezain betea eta sutua dagerkigularik.
Itxinduak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu