Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Izerdia

2012ko azaroaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zurtuta etorri da Mikel Japoniatik, aho zabalik hango sexu industriaren eskaintzarekin, bereziki, hiperpornoteka erraldoien arrakastarekin: ohikoa omen da gizonek lanetik etxerako bidean pare bat ordu pornoteka horietan ematea, gurean garai batean txikiteoan eta gaur egun jo eta su kiroldegian aritzen diren bezala. Bera eta enpresatik joandako beste hiru lagunak ere eraman ei zituzten pornoaren meka horietako batera, eta ez dela sinestekoa aukeren eta espezialitateen emana. Txundigarriak direla datuak: adibidez, BPGaren %1 dela sexu industria eta bikote egonkorren %60-70ek ez dutela elkarren artean sexu harremanik izaten, hain justu, gizonezkoak nekatuegi sentitzen direlako beste inorekin gozatzeko; lanpetuegia begitantzen zaiela.

Hori guztia benetan hain harrigarria zaion erantzun dio Mirarik, berak antzeko panorama ikusten duela hemen: banatu zenetik Internet egin zaiola gizonekin ligatzeko bide bakar, txatez eta bideotxatez izan dituela ordutik ia sexu harreman guztiak. Larruz larru, berriz, hiru aldiz baino ez, eta hiruretan gaizki sentitu dela film pornoetako plastikozko aktore usaingabeen manera eta imintzioak eskatu dizkiotelako, panpina haragitua balitz bezala. Izerdiak ondoeza sortzen diola esanez alde egin ei zuen ohetik azkenekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.