Jirau

Itxaro Borda
2010eko urriaren 29a
00:00
Entzun
GDF-Suez enpresa berrikitan pribatizatuak ez ditu begiak hotz. Marina Silva ekologia ministroaren aldegitea eraginez, Brasileko Lula da Silva lehendakariaren baimena ukan du Amazonia erdian uren gatibatzeko barrakia erraldoiaren eraikitzeko. Diotenez Txinako Hiru Zintzurrak baino handiagoa dateke. Lanak hasiak dira eta kamioien joan-etorri lohitsuek bazterrak ziliportatzen dituzte. Madeira ibaia dute hertsi gai, eta bertan dirauten indio tribuak haizatu, pozoitu, desagerrarazi, suntsitu, lurraren azaletik ezabatu. Hormatuko liteke Levi-Strauss oraindik gurekin balego.

Indigenen borroka-buruak, Vladimir Parintintin deitzen da, Europako arduradunak helatzen ditu Survival elkartearen bidez: Zertarik biziko dira gure haurrak, ez dute alaina laguntzarik nehondik erdietsiko. Karitianak, Karipunak, Uru-eu-Wau-Wauak, Katawixiak, Parintintinak, Tenharimak, Pirahak, Jiahuiak, Torak, Apurinak, Murak, Oro Ariak, Oro Bomak, Cassupak eta Salamaiakdira gaurkoanmehatxatu populuak. Gobernuak ez ditu kontsultatu ere egin. Historia totelka dabil.

Datorren azaroaren 19ko Brasileko hauteskundeetan, nor da haurride dauzkagun, pizti neoliberalak bezainbat naski, indio horien destinuaz oroituko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.