Txinatarrek urte berria ospatuko dute datorren astean. Erbiarena date. Erbiaren lasterra, abilezia eta zuloetan gordetzeko ahalmenak ohoratuko dituzte handizki hiri handietako karriketan ibiliko diren jendaldeek dragroi koloretsuak eta paperezko argizaiolak buru. Ez ditugu Pariseko XIII. arrondizamenduko saldo bozkariotsuak ahantziko, Hu Jintao Obamarekin dabilan artean yuan txanponari dolarrari bezainbat leku egin diezaioeten eskatzen. Laster, gainera, Txinak Europako zor publiko gehienak bere gain hartuko dituela, bestaz gozatzera deituko gaituzte gu ere.
Baina nik erabaki dut urtats gauean enetzat kolibriaren hamabikada zatekeela aurten. Gonzalez Inurritu mexikarraren filmaren hildotik hogeita batgramako izakia bilakatua naiz, muina huts eta hegalak sotil. Ez omen du gure arimakgehiago pisatzen hiltzen garenean. Betidanik entzun dut txori-buru bat baizik ez nintzela eta adinean hara noala, uste dut erranak egoerari uztartzeko garaia datorkidala. Gogoan dut nola, fazinaturik, Meridako zokaloaren hegiko jargia batean ttattit geratu nintzen une luzez kolibria kantari aditzen eta argazkitan gatibatzen saiatzen. Ez nuen lortu.
Mariatxi aire bate- kin xin nian hao diot guztiei.
Bira
Kolibria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu