Onintza Enbeita
BIRA

Kritika

2019ko uztailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Inguruan barre egiteko kultura kontsumitzeko ohitura hedatu zaidala iruditzen zait. Jendeak barre egin nahi du bertso saioetan. Asko ez dira txapelketako saioetara joaten serioegiak direlako. Nahiago dute bertso afarietara joan; baina gero bertsolariak ez badira jendearekin pasatzen, ez dute ondo pasatzen. Antzerkirako sarrerak erosi orduko, ziur jakin behar izaten dute barre egingo dutela, bestela jai-jai! Musikan ez dute arriskatzen: tabernetan jartzen dutena. Bizitza berez ere gogorra dela esaten didate filmak ikusten negar egiteko.

Eta nik ezin dut ulertu zergatik derrigorrez egin behar dugun barre kultura kontsumitzen dugunean. Batetik, ez dut uste jendeari barrea eragiten dion guztia barregarria denik, eta, bestetik, arteak eta kulturak egoera politikoaren alde eta kontra egiteko balio dute. Literatura klasikoari erreparatuta, adibidez, kritika sozialez betetako obrak daude, eta, orain, guk, barre baino ez dugu egin nahi.

Pozik ateratzen naiz barre eragiten didan zerbait ikustetik, baina negar egiteak ere balio dit. Zer esanik ez, haserretzen banaiz, seinale ona izaten da, eta zer pentsatua ematen didaten gauzek bete egiten naute. Edozer zalantzan jartzeko eta kritika sozial zein politikorako klabeak ematen dituenean, askoz ere ederragoa da sorkuntza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.