Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Kronikak

2014ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Futbolak berriro utzi nau jokoz kanpo. Harrituta nabil igandean Sadarren gertatutakoari buruzko kirol kronikekin. Derrigorrean jakingo duzuenez, Osasuna Espainiako Ligako bigarren mailara jaitsi zen, Betisen aurkako partida irabazi arren. Eta, horrez gain, jazo zen istripu bat: jendearen gehiegizko emanagatik askatu egin zen baranda, eta zaleak amildu egin ziren, trumilka. Hala ere, kolpe eta haustura handi xamar batzuk gorabehera, bestelako larritasunik gabe amaitu zen ezbehar izugarri izan zitekeena —ai, San Ferminen longaina!—.

Hain justu, istripuaren kontaketak nauka aho zabalik: nola aho txikiz, disimuluan bezala, aipatu den gehiegizko jendetzarena —imajinatu kontaketa istripu bertsua diskoteka batean jazo izan balitz—. Eta nola aldi berean, estilo hanpatsuz azpimarratu den Osasunako zein Betiseko jokalariek eroritako zaleei lagundu zietela, jende gehienak senez egingo lukeena futbolarien kasuan heroizitatera igoz —zenbat lustre behar duen futbolak muineko diru interesa eta negozioa estaltzeko—. Eta, okerrena, nola nabarmendu den arrazismoari aurre egiteko argudio gisa N'Diaye Betiseko jokalari beltzak jaso zuela besotan amildutako mutikoetako bat. Alegia, larrugorritan utziz gure pareko ikusteko beltzari derrigor ezartzen diogun heroitasun baldintza arrazista.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.