Molex ohiko sindikalista bat malkotan hipaka ikusi dut ARTE kateko erreportaia batean: zer da gizonak negarrez, langileak suizidatzen eta langabetu andanak eragiten dituen sistema ekonomiko hau? Lau miloieko barra gainditu du langabetuenak azken hiru urteotan. Frantzian gora doan zenbaki bakarra da. Bankuak salbatu ziren, beribilen industria baina gaineratikoentzat ahalkea eta miseria baizik ez dago.
Neokapitalismoa indartsu dabil. XX. mendean baserriak zituen hustu modernismoaren izenean, exodio errurala planifikatu eta lurrak aurtiki besoak lantegi erraldoietan esklabotuz. Gaurkoan lantegi horietako beharginak ditu partida, lan mundua desitxuratzen duela, dirua jada subprime, bonus eta zorraren interesetarik isurtzen zaiolako. Lan soldatatua apalesten da, kosta delako eta merkeago aurkitzen dutelako hegoaldeko hemisferoko auzo zakarretan. Badea lana teorian laudatua den jendarteaz baino frustranteagorik? Eta langile gehienak kontsumo sutsuaren baltsan itorik dabiltza. Ez gara erraz aterako ateka gaitz honetarik.
Egiaz, langabetze olde hauen helburua populazioen pobretzean datza, boteretsuek baitakite orduan gosetiek zer nahi onartzen dutela, dominazio soziala beteagoa delarik.
Bira
Langabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu