Argi dago, azken urteotan, estatuak bere lotura sozial zereginak abandonatzen dituela bata bestearen ondotik. Eliteak nahi dutenaren obratzeko libre dira, baina jende xeheak arras hurbiletik tinkatzen dituzte, hauei baitzaie funtsean legedia berrien ondorioak gehien pairatzea eskatzen. Iruzurgile, alfer edo gaiztagin gisa aipatzen dizkigute. Neurri indartsuak pentsatuak dira halatan herresteriak kontrolpean atxikitzeko.
Errepikatzen digute terrorismoaren arriskua erraldoia dela. Ez dakigu zehatz zein den mehatxu horren errealitatea. Ez dugu menturaz egiarik sekula jakingo. Halatan hirietan kamera salatzaileak ezartzen dira etxe gorakoien sarreretan eta karrikarik ilunenetan. Udaletxeek, Baionakoak bezala, gazte buru-bero zenbaiten hezteko batzordeak montatzen dituzte: tag eta azantz egileak deituko dira bulegoaren aitzinera erasiatuak eta gaztigatuak izateko, auzitegiak jokoan sarrarazi gabe.
Zaharrek kudeatzen duten gizarte plaxent honek bistan dena gazteak ditu partida. Hitzak oraindik leun diren arren, ematen du etzidamuko lotura soziala errepresioak osatuko duela, estatua familia bizitzetan gero gehiago esku-hartzen ausartzen denean.
Larderia mingotsaren haize parpaila.
Larderia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu