BIRA

Lasa (I)

Itxaro Borda
2010eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Euskaldunak Durangon dira. Asteburuan han-hor-hemen izan behar da eta ez beste inon, the hitzordua delako kulturazaleentzat. Liburu eletronikoa ikusten -eta ukitzen- ahalko da hilabeteotan arrapaladan aurkeztu neurtitz bilduma, nobela, itzulpen, KD etaDVD-ekin. Hautua handiagoa dela moltsa ordea gero eta hertsiago doa. Halatan kantuan bezala, lasai, elkar maitez hilen gara, elkar maitez (ter).

Maiatz batasunaren larrazkeneko ekoizpenaren haztatzeko aukera ukan dut iragan egunean: idazle/escrivans antologia elebiduna Per Nosteko bearnesekin adelatua -ez da Javaloyesen izenik ageri... hummm- Enaut Etxamendiren idazlanen hirugarren tomoa -sei ale izango dira orotara- urtean zehar argitaratu Pantzo Irigaraien, Gabi Oihartzabalen, Marikita Tanburinen eta Jean Bordatoren obrak, 51. aldizkaria ahantzi gabe. Aurten Maiatzek harribitxi bat eredakarkigu: Amaia Lasaren itsasoko izaki deitu olerki liburua. Zinezko gertakaria da, aspaldian aiduru geundenontzat...

Jose Luis Pardonek zizelkatu dio aitzin-solasa, marrazkiak Lurdes Munozek orraztu ditu eta Getariarrak poesia zaharrak eta berriak artekatu dizkigu, gozamen gazizko hitzak, San Antongo lasazkoak. Aho-begiak kresal uzten dizkigu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.