Lezea

Itxaro Borda
2010eko urriaren 30a
00:00
Entzun
Greba egunak herrokatuz astia ukan dut Lan Burtsako biltzar nagusietara joan eta handik landa, azken aldietako euskarazko literaturaren orrialdeetan galtzeko, beranta handia nuelako alor horretan. Ohartu naiz emakumeek idatzi liburuak gailentzen zirela eta guztiak biltzen zituen hari bikoitz bat bazela: batetik etxea antsia-gune hertsia bilakatua da, biolentzia aniztun ororen iturria hots, eta gehienek ohiko bikote heterosexualaren dolua dakarkidate. Maria Merce Marçalen poema baten exergaz oroitu naiz: gizonik gabeko emaztea,bizikletarik gabeko arraina bezalakoa da.

Miren Agur Meaberen Bitsa Eskuetan izeneko poema bildumak sentimendua areagotu dit, bere ama zenari eskaini dion elegia sakonaz aparte bistan dena. Noski, euria ari du beti klitorietan, baina zertarako funtsean gizonik ezean? Aitor dezadala ukigarria zaidala olerkien muin doloretsu hori. Egia da halaber gabetasunaren zauriak azpimarratu bageko neurtitz onik ez daitekeela paperera. Gizonezko idazleak aldiz, Zulo Bat Uretan nobelako pertsonaia nagusiaren antzera, bikotearen arazoekin tematzen diren arren, elementu horren ideia erromantikoagoarekin geratzen direla dirudit. Lezea palpagarria da.

Desperate baskwifes.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.