Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Maule

2013ko azaroaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Inkesta bat egin dut egunotan: Mauleri buruz galdetu dut; zehazki, Maule ezagutzen duten itaundu diet parean egokitu eta horretarako aukera eman didaten hegoaldetarrei, dozena bat laguni orotara: senideren bat, lagunak, ezagunak, ikastola atariko gurasoren bat, harakina, trenean isildu gabe aritu zaidan andrea, ikasleren bat... Bai, badakit lagin hori eta galdeketa modua Zientzia esaten diogun gauza handi horretatik oso-oso-oso urrun daudela, orain 3.700 mila milioi urte lehertutako superizarra bezainbat, baina lagako didazue jasotako erantzunen berri ematen.

Hamabi lagun horietatik biri Salyan (Azerbaijan) bezain arrotza egin zaie Maule, nahiz eta laguntzeko Mauleon ere aipatu diedan. Beste seik, «a, bai, Frantzia!», oihukatu dute aurrena; nahiz eta gero, horietako bik «euskal-frantzia» zehaztu duten, eta «beste aldea», beste lauk. Horietatik bakarra egon da inoiz Maulen, eskiatzetik bueltan. Gainerako laurek Zuberoa eta hiriburua aipatu dituzte, eta zuberera, jatorria, sustraiak, arima. Hainbatetan egonak dira pastoral eta maskaraden aitzakian.

Eta ni hemen, sinetsita gaur Euskal Herririk inon bada Maulen dela —baina jatorri, sustrai, arima, pastoral (are bertso txapelketatik) aparte—, herri egitura politiko baten aldeko manifestarien makiletan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.