Bira. Itxaro Borda

Merkealdiak

2011ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Igandeon ere dendak zabalik egongo dira. Abenduko otruntza izugarriaren ondotik hara hor direla jadanik iparraldean, hegoaldean baino lehenago hasi merkealdiak. Aukera paregabeak, prezio apaltze erraldoiak, erosleen eromena nabaritzen zen iragan astezkenean, estatistiketan dioten bezala, Baionako berrogeita hamar urteko etxeko andereen begietan. Dirua atera eta magasinetara lehia: ez zuten beste helbururik.

Girgila anitz eskuratuko dutela argi dago moltsak hariraino hustuz. Jada gainezka dituzten arropa edo sukaldeko tresna gehiago. Debalde hori premiazkoa dugula sendiaraztea da egitura kontsumistaren lorpenik handiena. Egia erran Voltaire minberak ere le superflu, chose très nécessaire errepikatzen zuen. Ez dugu ahanztekoa. Hargatik ukitzen gaituzte Serge Latouche ekonomia irakaslearen eleek, garapenaren murrizketaz hitzegiten duelarik Kataluniako telebistako programa batean.

Frantzian a-croissance delakoaren ideia bekatu mortala da. Nehork ez du Isturitzeko harpeetako bizimodura itzultzeko gogorik, alaina. Ordea... oroitu gaitezen Xalbadorrek Ameriketan sosketaibiltzen zebilkion semeari zuzendu bertsoetan zioenaz: gutiagorekilan biziak gaituk gu.

Orain gure aldi. Itzuliko gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.