Bira

Migrazioak

Onintza Enbeita
2011ko azaroaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Epeltasun bila iparraldetik hegoalderantz doazen hegaztiek Euskal Herrian aurkitzen dute atsedena. Urrutitik begiratzen diegu prismatikoekin, ikaratuta alde egin ez dezaten. Izugarri gustatzen zait Urdaibaiko itsasadarrean pausatutako hegaztiei begiratzea. Ingurua guztiz kontrolatuta daukaten sentsazioa transmititzen didate; lasaitasun osoan daudela ematen du. Hegaztientzako propio prestatutako lekuak daude, hegoalderako bidean pausa daitezen eta deskantsu har dezaten. Ez dira egunero dozenaka ikusten, baina bertan zaudela suertatzen direnean gauza ederra izaten da begira egotea. Bizimodu berriaren bila hegoaldetik iparralderantz datozen pertsonek ez dute Euskal Herrian ere atsedenik aurkitzen. Urrutitik begiratzen diegu geure pausoan goazela, eta ez zaigu gustatzen begira egotea. Gaizki begiratzen diegu ea etorri diren bidetik alde egiten duten. Ingurua ez dute kontrolatzen, eta urduri daudela ematen dute. Ez dago hegoaldetik etorritako pertsonak hartzeko propio prestatutako lekurik. Ez dugu nahi gurean atseden har dezaten iparralderagoko bide neketsuan. Egunero ikusten ditugu dozenaka, baina inguratzen zaizkigunean nahiago izaten dugu ez begiratu, CDrik edo gerrikorik sal ez diezaguten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.