Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Minez

2013ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pasealeku berrietatik aparte zabiltzatenok ez dakizue aste honetan zeinen ongi pasa dugun Twitterren; zenbat dibertitu garen #umetakoberba traola erantsi, eta haurtzaroko hitzak partekatzen. Adibidez, ingurraztia, atxingia, igelkia, axota, txorroskiloa, kartapazioa, kartutxera, andereño, maixu, tutoritza, inglis-pitinglis, mantalak. Edo, «bis-bis, zer? matxibizer», «zu beti bat gehiago», potx, infinito, «bera hasi da», pikotero, salatari, azkenputz, tonto, «inbidixa? arraska ipurdixa», «joan hadi ttotton sala», majaderue, jope, «azkena ipurdi gizena», potolinue, txintxarrabintxa, «mee ardi kaka mee». Eta txorromorropikotaioke, sokasalto, goma, kanika, gua, «tute retute», zapaburu, santxeski, «don don kilikilimon», masusta, «neregatik eta nere lagun guztiengatik», tortolaxa, «erreglamentuko baloia», harrapaketan, «zubiriz zubiri nungorik nungo nungo alkate zerade?», ezkutaketan, Nancy, ezkailu, «dona-dona katona», txutxupe. Baita ere, flagolosina, o(g)i ta xokolatea, nocilla, txokolatada, txurruek, sugus, sopapeskaue, almondongilla. Nola ez, UHF, Arkonada, bosdurokue, Son Goku, Dotakon, pitito, potota, txortagurie, kakaaaaa, kakazaharra.

Eta ehunka lagun irudikatu ditut, ni neu bezala, pantaila aurrean iltzatuta, irribarrez, zer galdu dugun antzeman ezinik, baina galdutako horren minez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.